歌词
So egin, so egin, so egin sua
Adaxka erreekin marrazteko.
Hitz egin, hitz egin, a! Izua
Xuxurlaka uxatzeko.
Baretuko al zait
Letaginak erabiltzeko gogoa?
Izango al naiz gai
Zinema hutsen hondakinez eraikitzeko geroa?
Baretuko al zait
Letaginak erabiltzeko gogoa?
Izango al naiz gai
Zinema hutsen hondakinez eraikitzeko geroa?
Pareta oro karez zuritu
Leihorik ez zen lekuan hormak erdibitu.
Banator adaxka oro kiskaltzera,
Zure larruz eurak marraztera.