歌词
Hil da gure arbasoen herria
Teknologia eta zientzia artean
Zein ederra den mitologia
Zein tristea errealitatea
Hil da eraiki zuten guztia
Mundua jauzi zaio gainera
Basora datorren zuhaitz berriak
Zelako erronka duen aurrean
♪
Trikuharri handi baten itzalean
Elkartu dira putreak ta beleak
Gizartearen suak haien etxea kiskaltzean
Erabaki dute gizaki orori
Begiak ateratzea
♪
Hil dira gezurra eta egia
Justiziaren atzaparretan
Argi somatzen da ustelkeria
Munduko gobernu guztietan
Ez da iritsiko udaberria
Sortu dugun negu ilun honetan
Galdu ditugu loreen haziak
Zementupean lurperatzean
♪
Maite zuten guztiaren babesean
Erori ziren guzti hoien izenean
Zin egiten dut, hemen eta orain, zuen aurrean
Erori arte defendatuko dudala
Nire amaren etxea