歌词
Mendi heze, ikurrin eder,
Aske nahi zaitut aisian.
Hamar gazteren lerdena
Makila luzez bidian.
Mendi-bitxidor berdiok,
Arin hor duaz kantari:
"Dana emon biyar yako
Maite dan askatasunari".
Gaztedi honen didarra
Bai dala didar zolija!
Aberri baten samiñez
Urduri dabil herrixa.
Askatasun-goxalderuntz
Sugarrak dira basuak.
Sugarra basuak eta
Zidar argixa itsasuak.
Orduan hozte-aldera
Aberri-miñez kantari!:
"Dana emon biar yako
Maite den azkatasunari".
Gazte horreik goruntz duaz
Abesti ta ikurriñez.
Lañuan baña tiro hotsak:
Bedartza dager odolez.
Ikaraz duaz usuak,
Mendixa dago ixillean.
Hamar gazteren lerdena
Bizitza barik lurrean!
Eta iluntzeko bakian
Norbaitek darrai kantari:
"Dana emon biar yako
Maite dan azkatasunari"!