歌曲 / 歌词

Tinko gurean

Listen on Apple Music

歌词

Bare ziren sugarrak piztu dira,
Txingarrak sute bihurtzear,
Arranoaren hegalek hauspotuta. Hatzaparrak prest,
Behar denari heltzeko,
Berriz ere kolpatzeko,
Harkaitzen gisara ukabilak.
Rocka zainetan,
Punka izaeran
Eta borroka bihotzean,
Doinu militanteak formazioan.
Distira bat da
Islatzen dena argitan,
Hautsiz iluntasuna,
Hiru hortzaren zorroztasuna.
Iraganak iraganda,
Oskarbi erabat iparra.
Arantza arteko bidaia,
Maiz ez baita errazena
Biderik zuzenena.
Eutsi kolpeak, hautsi moldeak,
Irmotasunez goaz aurrera.
Eutsi kolpeak, hautsi moldeak,
Pausorik ez atzera.
Eutsi kolpeak, hautsi moldeak,
Sutautsa arras erre artean.
Tinko gurean, kontuz putreak.
Eutsi kolpeak, hautsi moldeak,
Irmotasunez goaz aurrera...
...tinko gurean iheskideak
Eta kontuz putreak