歌词
Espazioa da gorputzen muga,
Gogo eta nahiak ametsen helmuga.
Besteen bizitzetan nomada,
Ihesean lorratzik batere
Uzten ez duen haize bolada,
Ohartu orduko nahasita,
Jabetu orduko harrapatuta,
Naukan sarea, bera da.
Eta gauak ilun diren arren
Izan ginenaren itzalak
Jarraitzen du hemen
Denboraren distantziak
Ezin du hazi ahanztura,
Ezabatu oroimena.
Zail egiten zait bere ausentzia,
Mingarria hutsunea
Sumatzen dudala onartzea.
Baina gauak ilun diren arren
Izan ginenaren itzalak
Jarraitzen du hemen
Eta gauak ilun diren arren,
Inguratu gintuzten
Izarak estaltzen
Izan ginenak jarraitzen du hemen
Jarraitzen duzu hemen